Es mostren els missatges amb l'etiqueta de comentaris xaxa. Mostrar tots els missatges
Es mostren els missatges amb l'etiqueta de comentaris xaxa. Mostrar tots els missatges

2011/09/06

katuen sinesmenak (sakatu handiagoa ikusteko)

Dolu eguna aizue.......(komiki hau ERLEA aldizkarian argitaratu nuen)
Biharko zinta ere Xaxarekin egiteko asmoa dut, barkatu pelma izatea baina nahiago dut
egun batean jende guztiari esatea eta ez ibiltzea hilabeteetan zehazten: "ez, dagoeneko ez dut katurik"

2011/09/05

Xaxa hil da

Hamabost urtez nire ondoan egon da eta etxean huts handi bat sentituko dut orain.

2011/01/25

XAXA!

Xaxaren argazki on bat jartzeko eskatu didate (sakatu, handiagoa ikusteko).
(harritzen nauena aurretik jarri ez izana da)

Argazki hau iphone-arekin atera nion (CDaren irakurgailuaren gainean dago, imac-aren ondoan, oso ohikoa, tokia, diot)
Iphoneak ez dakit zer lente mota duen baina horrelako distantzia txikian pixka bat desitxuratzen du, dena den argazkia gustoko dut eta esango dizuet zergatik....

Kamara digitalek, normalean, argi gorri bat botatzen dute, argazkia egin aurretik, inguruko argia neurtzeko eta distantziak eta abar....bada, argi gorri horrekin Xaxak begiak ixten ditu beti eta oso zaila da bere aurpegi "normala" ateratzea.
Iphone-arekin aldiz "natural-natural" azaltzen da, bere begi laranjak zabal-zabalik!

Amazon is Amazing!!



Amazonen erositako hiru liburu eder iritsi dira gaur etxera.
Argazkian, liburuetaz aparte, tulipanak, nire eskua, eta katu bat: Xaxa (usai berriak ikertzen)