Es mostren els missatges amb l'etiqueta de comentaris liburuak. Mostrar tots els missatges
Es mostren els missatges amb l'etiqueta de comentaris liburuak. Mostrar tots els missatges

2011/11/14

DE RERUM NATURA 4



Bueno, hemen da DE RERUM NATURA 4 liburua. Beti bezala azken bi urteetan argitaratu ditudan zinten antologia berria. Oraingo honetan liburu osoa kolorez da, zinta guztiak koloreztatuak daude eta beste leku batzuetan argitaratutako biñeta batzuk ere bertan sartu ditut (ORTZADAR gehigarrian aldez aurretik argitaratutako batzuk). Hemen duzue azala. Bertan La Pelota Basqua menditik behera amiltzen ageri da, bidean batzuk aurretik eramango ditu. Negua heldu da!!

2011/05/22

Gianni Rodari


Gianni Rodariren liburu polit hau etxeko komunean daukagu, eta berari esker komunetik ateratzen naizen bakoitzean jakintsuagoa naiz. Beraz kakagurea sartzen zaidanean jakin badakit zer edo zer berria ikasiko dudala eta poz pozik noa komunera. Ez badidazue sinesten, erosi ezazue eta egin proba. (A! eta umeak badituzue liburu hau de-rri-go-rrez-koa da)

Gaur liburu horretan irakurri dudan ikasgai batekin egin dut zinta (sakatu handiagoa ikusteko):

2011/01/25

Amazon is Amazing!!



Amazonen erositako hiru liburu eder iritsi dira gaur etxera.
Argazkian, liburuetaz aparte, tulipanak, nire eskua, eta katu bat: Xaxa (usai berriak ikertzen)