Gaur jaso dut etxean "History of the World" aldizkari famatua eta, hara non, País Vasco-ari buruzko artikulu luze batean Patxi Lopez- en argazki bat ageri zen. Eta nire golkorako pentsatu dut- "zer pasada, ipod-ik gabe Napoleonekin antza handiagoa du!".
Es mostren els missatges amb l'etiqueta de comentaris De Rerum Natura. Mostrar tots els missatges
Es mostren els missatges amb l'etiqueta de comentaris De Rerum Natura. Mostrar tots els missatges
2011/11/14
DE RERUM NATURA 4
Bueno, hemen da DE RERUM NATURA 4 liburua. Beti bezala azken bi urteetan argitaratu ditudan zinten antologia berria. Oraingo honetan liburu osoa kolorez da, zinta guztiak koloreztatuak daude eta beste leku batzuetan argitaratutako biñeta batzuk ere bertan sartu ditut (ORTZADAR gehigarrian aldez aurretik argitaratutako batzuk). Hemen duzue azala. Bertan La Pelota Basqua menditik behera amiltzen ageri da, bidean batzuk aurretik eramango ditu. Negua heldu da!!
2011/06/21
2011/06/14
2011/05/23
2011/05/22
Gianni Rodari
Gianni Rodariren liburu polit hau etxeko komunean daukagu, eta berari esker komunetik ateratzen naizen bakoitzean jakintsuagoa naiz. Beraz kakagurea sartzen zaidanean jakin badakit zer edo zer berria ikasiko dudala eta poz pozik noa komunera. Ez badidazue sinesten, erosi ezazue eta egin proba. (A! eta umeak badituzue liburu hau de-rri-go-rrez-koa da)
Gaur liburu horretan irakurri dudan ikasgai batekin egin dut zinta (sakatu handiagoa ikusteko):
2010/11/16
BERRIAko zinta koloretan

Bihartik aurrera DE RERUM NATURAren zinta koloreztatzea erabaki dut.
Aurretik txuri eta beltzean egingo dut BERRIAko paperezko ediziorako eta gero kolorea sartuko diot BERRIAren webgunerako.
Batzuek agian nahiago izango dituzte txuri-beltzezko zintak (Nafarroako Katebegi Galduak esaterako oso ongi ematen dute txuri-beltzean), kasu horietan BERRIAko paperezko ediziora jo beharko duzue.
Koloreztatzearena lan estra bat da ("Artearen amodioagatik" esaten (ez) den bezala) eta batzuetan, agian, batekdaki!, denboraz larri banabil kunplituko EZ DUDANA, baina, printzipioz, asmoa da hemendik aurrera guztiak koloreztatzea.
2010/11/06
BERTSOGINTZA

Bertsoa (osorik) nola izan zen entzun nahi baduzue hemen duzue aukera:
http://zaldieroa.com/BLOGA/normalitatea.mp3
Hitz gakoak
bertsoak,
De Rerum Natura,
mp3,
Napoleon Lopez
2010/09/29
2010/05/04
DE RERUM NATURA 3

"De Rerum Natura" zinten hirugarren antologia edo aukeraketa egin dut eta aste honetan bertan aurkeztuko dugu eta salgai jarriko dugu.
Marrazki hau libururako propio egin dut.
Veleiako "ostrakak" pertsonai berri bat izango balira bezala erabili ditut azken bi urteetan eta beraienganako miresmen handia daukat (obsesiboa).
2008/09/11
Gezurrak
2007/12/27
Esperanto
"Gizon Jakintsua" mundu mundialean ezaguna egingo da !. Bai horixe !, jakin ezazue esperantora itzuli ditugula zinta batzuk eta Europako fanzine batean argitaratzen direla.Honako hau Nabarra aldizkarirako koloreztatu dut. Nabarran Xabier Larraburu izenarekin artikuluak idazten ditut. Hurrengoan, noski, Esperantoa izango dut hizpide.
2007/12/15
Montxoren zinta
2007/12/07
Manel Fontdevila

Manel Fontdevila "El Jueves"ko epaitutako marrazkilaria da. Marrazkilari aparta.
Orain PUBLICO egunkarian dabil, eta blog bat du.
Gaurkoan zinta hau argitaratu du. Ikusi orduko nire zinta batekin oroitu naiz.Badute "antza" ezta? antzeko-parezidoak dira bai. Nirea, eskerrak, zaharragoa da. Bestela baten batek "kopionika" bat naizela esango zuen. Kasu!: nik ez dut esan nahi Manelek niri "kopiatu" didanik. Horrelakoak gertatzen dira, eta kitto. Normala da, elementu komun batzuekin ari gara lanean eta irudiak eta kontzeptuak berdin berdinak izan daitezke.
Hitz gakoak
blogak,
De Rerum Natura,
komikia,
M.Fontdevila
2007/12/04
Subscriure's a:
Missatges (Atom)










