Es mostren els missatges amb l'etiqueta de comentaris argazkiak. Mostrar tots els missatges
Es mostren els missatges amb l'etiqueta de comentaris argazkiak. Mostrar tots els missatges

2011/01/25

XAXA!

Xaxaren argazki on bat jartzeko eskatu didate (sakatu, handiagoa ikusteko).
(harritzen nauena aurretik jarri ez izana da)

Argazki hau iphone-arekin atera nion (CDaren irakurgailuaren gainean dago, imac-aren ondoan, oso ohikoa, tokia, diot)
Iphoneak ez dakit zer lente mota duen baina horrelako distantzia txikian pixka bat desitxuratzen du, dena den argazkia gustoko dut eta esango dizuet zergatik....

Kamara digitalek, normalean, argi gorri bat botatzen dute, argazkia egin aurretik, inguruko argia neurtzeko eta distantziak eta abar....bada, argi gorri horrekin Xaxak begiak ixten ditu beti eta oso zaila da bere aurpegi "normala" ateratzea.
Iphone-arekin aldiz "natural-natural" azaltzen da, bere begi laranjak zabal-zabalik!

2011/01/17

Mezu politikoak platerran?



Errexilen izan zen. Bazkaltzeko genuen hitzordua. Mahaia paratu zuten. Argazki bat atera nion. "Ikurriñaren koloreak!!" esan nuen inuxenteki. Gero, etxean, argazkia ikusten konturatu nintzen: Sukaldari abertzale horiek nik beren ideiak irenstea nahi zuten! baita lortu ere!

Gatozen analisi grafikora:



eta Euskal Herriaren lurraldetasuna oztopatzen:



Oharra: totalitarioen ortodoxia modu honetan irensteak gustua ematen du!!

2010/12/15

Hiru argazki batean


Gaur mugikorrarekin egindako azken hiru argazkiak gordetzen ari nintzela, elkarrekin jarriak erritmo bat zutela iruditu zait, eta photoshopen lotu ditut.
Hiru argazkiak atzo egindakoak dira.
Azken argazkian agertzen den landare hori, ikusiko duzue, denborarekin suspertuko da: hementxe jarriko ditut bere argazkiak. (egia esan landare baino....virus bat da!!!. Egunen batean bere jatorriaren nondik norakoak kontatuko ditut)

Oharra: ez nago depre. Irudiak txiripa hutsa izan dira!! XD