
(Hemen utziko dut, besterik gabe, bere argazki zahar hau)
e-mail oso berezia eta polita jaso nuen lehengoan.
Marrazkiekin batera bidali zidaten eta hauxe zioen:
Paul Beitia naiz , 10 urte ditut
eta Zarautztik idazten dizut.
Asko gustatzen zaizkit De Rerum Naturako zintak
eta eguerdiro irakurtzen ditut.
Niri ere asko gustatzen zait Marraztea
eta zinta batzuekin saiatu naiz.
Ea gustatzen zaizkizun.
Marrazkiak oso politak direnez
hirurak hemen jartzea otu zait.
Animo marrazkilari berri eta aparta horiek !!