2008/09/11

Gezurrak


Gaurko BERRIAko webgunean ez da nire zinta atera, batek daki zer dela-eta, eta beraz hemen jartzea okurritu zait. Kontua da zinta hau gustoko dudala. Historiaren gezurrak gorrotatzen ditudan modu bertsuan. Kolorez jarri dut. "Balore gehitu" bat-edo izan dezan.

3 comentaris:

Anònim ha dit...

Kaixo Patxi,
Atzo txoko hau ere badela deskubritu nian eta lerro pare bat idazteko aprobetxatu nahi nikek.
Bere garaian lanleku izan nuenera “nabarra” aldizkaria iristen huan eta han Zaldi Eroaren irudiz lagunduriko Xabier Larrabururen testuak begiz jo nizkian, “Larraburueneako kronikak” edo izeneko batzuk, besteak beste. Enmarkatzeko modukoak iruditzen zitzaizkitean eta begira, horietariko batzu batzu fotokopiaturik eta gordeta dauzkadanez, ba, halakoren batean egingo diat enmarkatzearen hori ere.
Gehien gustatu zitzaidanetako bat eraikuntzan arituriko morroiarena dek.
Kontua dek, harriturik, zera galdetzen niola neure buruari: baino zein kristo dek Xabier Larraburu hau? Oso oso ondo idazten dik! Nola dek posible hain ongi idazteko dohainak dauzkan tipoa hain ezkutuan pasa izana?

(Entenditu behar dek euskaraz irakurririko testurik onenen parekoak iruditu zitzaizkidala (eta iruditzen zaizkidala) “nabarra”ko horiek).

Bueno, bada atzo, txoko honetan jakin nian zein den Xabier Larraburu eta, horixe, bejondeiala esateko dituk lerrook. Komikigile aparta ezezik, testu idazle eskisitoa haiz, Patxi.

Ongi izan!

Portzierto, Argentinan Liniers izeneko bat deskubritu diat. Ezagutzen al dek?

Anònim ha dit...

Aupa!!!
Zure liburua De Rerum Natura irakurtzen ibili naiz arratsalde osoa, eta barrez lehertzeko zorian egon naiz. Mila esker pasa egin didazun arratsaldeagatik!!! Nik ere ergatiboaren abolizioaren alde nago, kar kar kar!
Musu bat,
Iratxe

Anònim ha dit...

Lehengo egunean Bilbotik Donejakue Bidea hegazkinez egiten gindoazela, bat egin genduan On Miel A. Lotinagaz, bera be Santiagora erromes. Eta zutaz gogoratu nintzan.

Bueltako hegaldian, aldiz, bape inbidiarik ez deutsut emongo: Leopoldo Barreda bidaide eduki genduan (horreur!).

Ongi segi!