e-mail oso berezia eta polita jaso nuen lehengoan.
Marrazkiekin batera bidali zidaten eta hauxe zioen:
Paul Beitia naiz , 10 urte ditut
eta Zarautztik idazten dizut.
Asko gustatzen zaizkit De Rerum Naturako zintak
eta eguerdiro irakurtzen ditut.
Niri ere asko gustatzen zait Marraztea
eta zinta batzuekin saiatu naiz.
Ea gustatzen zaizkizun.
Marrazkiak oso politak direnez
hirurak hemen jartzea otu zait.
Animo marrazkilari berri eta aparta horiek !!
2 comentaris:
Oso onak hirurak. Batez ere hamar mandamenduena. Zorionak Paul!
Marrazki finak eta hitz zorrotzak benetan!!! ironia nahiko garatua du, eta kritika politikorako begi zorrotza duela dirudi(arraultzena apur bat matxista den arren, baina 10 urteko mutikoa bada...)
Haurrekin lan egin izan dut, eta harrituta utzi nau 10 urte dituela ikusteak, bere kintakoen media ez da horrelakoa inondik inora.
P.D: Nor da Juan Joxerekin batera dagoena? ezaguna egiten zait pertsonai hori...
Publica un comentari a l'entrada