2008/02/20

EGUNKARIA, EGUNERO, BERRIA


Egunkariaren eta bere langileen omenez zer edo zer jarri behar nuela...eta nire artxiboa errepasatzen hau aurkitu dut.
Egunkaria itxi eta EGUNERO atera zen hurrengo egunean. EGUNERO hartan zinta batzuk marraztu nituen eta hau da haietako bat. Bertan sortzear zen BERRIA egunkariaren izena "kritikatu" eta beste bat proposatzen nuen, logotipoa eta guzti, oso izen ona:
EUSKALDUNON EGUNEROKO OGIA
Bistan da atzera bota zidatela.

2 comentaris:

birasuegi ha dit...

Egia esan ze bista gutxi izan zuten berriakoek ezta?

Anònim ha dit...

aizu, galdera bat:

"zinta" hitzaren erabilera hau, hots, "comic strip"-en baliokidea, espainolaren bitartez etorri da?

Hala ez bada, nor hasi da erabiltzen?