Zaldieroaren bloga.
Hitzen (eta marrazkien) saltzailea
2013/05/13
Urtaroak Iruñean (@ororostorm en gidoiarekin)
3 comentaris:
Aintzane
ha dit...
(off topic?)
Apa berriz ere.
Proposamen bat egin nahi nizun zintentzako (agian konplikatu xamarra da baina...)
Ze iruditzen euskalkien arteko gaizki ulertuak erabiltzea? Pasadizo bat baino gehiago gertatu zaizkit niri euskalki batean gauza bat esan nahi duenak beste batean beste zerbait esan nahi duelako.
Adb:
1. laukian: (zure izenburua) in: [hitza] (adb. "azkar") 2. laukian: [definizioak eman] Gipuzkeraz: Arin, fite. Lapurteraz: Gogor, indartsu. 3. laukian: [pasadizoa] (Ikasgela batean) Besoa altxata duen umeak: Gaten (joaten) ahal niz kumunerat? Hegoaldeko irakasleak: Bai, baina egin azkar, e?
(pasadizo hau ezagutzen dudan bati gertatu zitzaion benetan. Ume guztiak parre algaraka)
Beste benetako pasadizo bat:
1. laukia: (...) in: "zipatua" 2. laukia: Euskara informatikoz: "artxibo konprimitua" Bortzirieraz:"bustita, blai eginda" 3. laukia: (berez irakasle gela batean gertatu zen, baina bulego bat izan daiteke) Giputxak: "(...) karpeta zipatuta bidaliko dizut..." Nafarrak: parrez.
Beste kasu batzuk, nahi izanez gero:
1.-NOSKI: Batueraz=jakina, Bortzirieraz=agian
2.-ITXI: Batueraz=ez ireki, Bizkaieraz=utzi
3.-ESKIA: Batueraz=elurretako kirol mota, Behe Nafarreraz=eskua
4.-ARRUNT: Batueraz=ez berezi, Behe Nafarreraz, Bortzirieraz eta Lapurteraz=erabat,zinez,biziki,seko
Askoz gehiago egongo dira baina ez zaizkit okurritzen... seguru nago beste irakurleek noiz edo noiz holakoak bizi izango zituztela. Pentsatzen dut eskatu ezkero bidaltzeko prest egongo liratezkeela.
Beno espero dut ideia gustatzea. Zer idatzirik ez duzun baterako edo...
3 comentaris:
(off topic?)
Apa berriz ere.
Proposamen bat egin nahi nizun zintentzako (agian konplikatu xamarra da baina...)
Ze iruditzen euskalkien arteko gaizki ulertuak erabiltzea? Pasadizo bat baino gehiago gertatu zaizkit niri euskalki batean gauza bat esan nahi duenak beste batean beste zerbait esan nahi duelako.
Adb:
1. laukian: (zure izenburua) in: [hitza] (adb. "azkar")
2. laukian: [definizioak eman] Gipuzkeraz: Arin, fite.
Lapurteraz: Gogor, indartsu.
3. laukian: [pasadizoa]
(Ikasgela batean)
Besoa altxata duen umeak: Gaten (joaten) ahal niz kumunerat?
Hegoaldeko irakasleak: Bai, baina egin azkar, e?
(pasadizo hau ezagutzen dudan bati gertatu zitzaion benetan. Ume guztiak parre algaraka)
Beste benetako pasadizo bat:
1. laukia: (...) in: "zipatua"
2. laukia:
Euskara informatikoz: "artxibo konprimitua"
Bortzirieraz:"bustita, blai eginda"
3. laukia:
(berez irakasle gela batean gertatu zen, baina bulego bat izan daiteke)
Giputxak: "(...) karpeta zipatuta bidaliko dizut..."
Nafarrak: parrez.
Beste kasu batzuk, nahi izanez gero:
1.-NOSKI: Batueraz=jakina, Bortzirieraz=agian
2.-ITXI: Batueraz=ez ireki, Bizkaieraz=utzi
3.-ESKIA: Batueraz=elurretako kirol mota, Behe Nafarreraz=eskua
4.-ARRUNT: Batueraz=ez berezi, Behe Nafarreraz, Bortzirieraz eta Lapurteraz=erabat,zinez,biziki,seko
Askoz gehiago egongo dira baina ez zaizkit okurritzen... seguru nago beste irakurleek noiz edo noiz holakoak bizi izango zituztela. Pentsatzen dut eskatu ezkero bidaltzeko prest egongo liratezkeela.
Beno espero dut ideia gustatzea. Zer idatzirik ez duzun baterako edo...
Agur bero bat.
MOTZA: Batuan laburra, bizkaieraz itsusia.
Galtza motzak=jajaja :)
Aintzane,
Mila esker! AIZU aldizkarian marrazteko ideia onak izan daitezke, ikusiko!
Dena den mila esker hartu duzun lana eta denboragatik, benetan!
Hurrengorarte!
Patxi
Publica un comentari a l'entrada