2011/01/25

XAXA!

Xaxaren argazki on bat jartzeko eskatu didate (sakatu, handiagoa ikusteko).
(harritzen nauena aurretik jarri ez izana da)

Argazki hau iphone-arekin atera nion (CDaren irakurgailuaren gainean dago, imac-aren ondoan, oso ohikoa, tokia, diot)
Iphoneak ez dakit zer lente mota duen baina horrelako distantzia txikian pixka bat desitxuratzen du, dena den argazkia gustoko dut eta esango dizuet zergatik....

Kamara digitalek, normalean, argi gorri bat botatzen dute, argazkia egin aurretik, inguruko argia neurtzeko eta distantziak eta abar....bada, argi gorri horrekin Xaxak begiak ixten ditu beti eta oso zaila da bere aurpegi "normala" ateratzea.
Iphone-arekin aldiz "natural-natural" azaltzen da, bere begi laranjak zabal-zabalik!

3 comentaris:

xaxazale ha dit...

Milesker!!
oso argazki polita, ordenagailuaren ondoan... argi dago nor den zure 'musa'!
;-)

javierito ha dit...

ixaxaren iargazki ibikaina, ibai ihorixe!

Unknown ha dit...

Imajinatzen nuen bezalakoa da! Zintak ikusita, zen filosofoaren itxura hartzen diot: "Be Xaxa, my friend!".