2011/01/25

XAXA!

Xaxaren argazki on bat jartzeko eskatu didate (sakatu, handiagoa ikusteko).
(harritzen nauena aurretik jarri ez izana da)

Argazki hau iphone-arekin atera nion (CDaren irakurgailuaren gainean dago, imac-aren ondoan, oso ohikoa, tokia, diot)
Iphoneak ez dakit zer lente mota duen baina horrelako distantzia txikian pixka bat desitxuratzen du, dena den argazkia gustoko dut eta esango dizuet zergatik....

Kamara digitalek, normalean, argi gorri bat botatzen dute, argazkia egin aurretik, inguruko argia neurtzeko eta distantziak eta abar....bada, argi gorri horrekin Xaxak begiak ixten ditu beti eta oso zaila da bere aurpegi "normala" ateratzea.
Iphone-arekin aldiz "natural-natural" azaltzen da, bere begi laranjak zabal-zabalik!

Amazon is Amazing!!



Amazonen erositako hiru liburu eder iritsi dira gaur etxera.
Argazkian, liburuetaz aparte, tulipanak, nire eskua, eta katu bat: Xaxa (usai berriak ikertzen)

2011/01/22

"Uxue fascista, pareces terrorista!" edo alfabetatugabeak

Urtarrilak 22. Manifa egin dugu Iruñean. Besteak beste "Zuek, faxistak, zarete terroristak!" oihukatu da. EL MUNDOn horrela idatzi du kazetari alfabetatugabeak...
(informazioa JUANFER FERNANDEZ ek sinatzen zuen)

2011/01/19

Eugene grasset



Bizitzaren kasualitateak!

Gaur honako zinta argitaratu dut eta, gaur ere, interneten poster zaharrak arakatzen nenbilenean hara zer aurkitu dudan!


Egilea Eugene Grasset da. Izenez ez nuen ezagutzen, baina bere posterrak famatuak dira eta bere estiloak nabarmen baldintzatu ditu gerora etorri diren artista askoren lanak.





2011/01/17

Mezu politikoak platerran?



Errexilen izan zen. Bazkaltzeko genuen hitzordua. Mahaia paratu zuten. Argazki bat atera nion. "Ikurriñaren koloreak!!" esan nuen inuxenteki. Gero, etxean, argazkia ikusten konturatu nintzen: Sukaldari abertzale horiek nik beren ideiak irenstea nahi zuten! baita lortu ere!

Gatozen analisi grafikora:



eta Euskal Herriaren lurraldetasuna oztopatzen:



Oharra: totalitarioen ortodoxia modu honetan irensteak gustua ematen du!!