2010/11/16

BERRIAko zinta koloretan


Bihartik aurrera DE RERUM NATURAren zinta koloreztatzea erabaki dut.
Aurretik txuri eta beltzean egingo dut BERRIAko paperezko ediziorako eta gero kolorea sartuko diot BERRIAren webgunerako.
Batzuek agian nahiago izango dituzte txuri-beltzezko zintak (Nafarroako Katebegi Galduak esaterako oso ongi ematen dute txuri-beltzean), kasu horietan BERRIAko paperezko ediziora jo beharko duzue.
Koloreztatzearena lan estra bat da ("Artearen amodioagatik" esaten (ez) den bezala) eta batzuetan, agian, batekdaki!, denboraz larri banabil kunplituko EZ DUDANA, baina, printzipioz, asmoa da hemendik aurrera guztiak koloreztatzea.

2010/11/06

BERTSOGINTZA


Bertsoa (osorik) nola izan zen entzun nahi baduzue hemen duzue aukera:

http://zaldieroa.com/BLOGA/normalitatea.mp3