2010/11/16

BERRIAko zinta koloretan


Bihartik aurrera DE RERUM NATURAren zinta koloreztatzea erabaki dut.
Aurretik txuri eta beltzean egingo dut BERRIAko paperezko ediziorako eta gero kolorea sartuko diot BERRIAren webgunerako.
Batzuek agian nahiago izango dituzte txuri-beltzezko zintak (Nafarroako Katebegi Galduak esaterako oso ongi ematen dute txuri-beltzean), kasu horietan BERRIAko paperezko ediziora jo beharko duzue.
Koloreztatzearena lan estra bat da ("Artearen amodioagatik" esaten (ez) den bezala) eta batzuetan, agian, batekdaki!, denboraz larri banabil kunplituko EZ DUDANA, baina, printzipioz, asmoa da hemendik aurrera guztiak koloreztatzea.

7 comentaris:

Anònim ha dit...

ueee!!!! gaurkoa mundiala!!!

Anònim ha dit...

Eskerrikasko Zaldieroa!
Orain egunero bi aldiz gozatuko dugu zure zinta!

Anònim ha dit...

Zinta bikainak zureak, zaldieroa!
Hirugarren bilduma tomoa aurtengo Durangoko azokan ikusiko al dugu?

Zaldieroa ha dit...

"hirugarren bilduma"? noski baietz! Durangon salgai egonen da, ELKAR-en, aurten argitaratu baitgenuen...
Eta gainera PAMIELAtik pasatzen bazara (bertan egiten baitut lan Durangoko Azokan) liburuan marrazki polit bat eginen dizut! (hau guztia zabaltzeko sarrera berri bat egingo dut blogean)

Anònim ha dit...

Kaixo Zaldieroa!
Nik aspaldi erosi nuen 3.a baina marrazkirik gabea. Bertatik pasatzen banaiz kustomizatuko al didazu?

M.@! ha dit...

Nire izena.

Barregarri ha dit...

Hi bai hi Zaldieroa! Barre galantak botatzen ditugu denok euskarako irakasleak ekarritako zure tiradekin!