2009/07/01

GUZURRA!!


Basagoitik Euskal Herriko mapa guzurra politikoa eta geografikoa dela esan omen du eta ETBtik kanpo uztea ona dela. Gezurrekiko sentsibilitateak hainbat daude. Nirea ez da Basagoitirena bezain fina, nik guzur handiak besterik ez ditut ikusten ahal. Euskal Herriko mapa etzait guzurra iruditzen, kasu, oso guzur sotila baita.
Baina irudi hau bai GUZURRA IRUDITZEN JATA!! eta ETBn egunero-egunero sei bider edo jartzen dute dolar/euroaren kanbioa zertan den azaltzeko.
Bada.....hasteko Euro/euro....jartzen dute eta ez dolar/euro (EEBBtako banderari lotua: EURO!), eta euroaren bandera Britania Handikoa jartzen dute, kar kar kar, han libera daukate eta ez euroa!!.
Lopez, Basagoiti: politikoki eta administratiboki oker dauden irudiak aldatzeko ordua da!! zuzendu dezatela behingoz!

4 comentaris:

Anònim ha dit...

ez dago oker. goik "euro"k , azpiko banderaren dirutan zenbat balio duen adiratzen du. Hau da, euro 1 (goian), ez dakit zenbat dolar edo libra (banderaren arabera, behean)

Anònim ha dit...

Mamma mia!!! orain ulertu dut!!!
Dena den...GRAFIKOKI desastre bat da infografia hori!! Jarri dezatela DOLAR eta LIBERA, eta ez euro/euro...
(ez dagozkien banderei lotuak)...
Esan nahi dut...administratiboki eta politikoki zuhurrak izan behar garela (eta infografikoki ere)

Jozulin ha dit...

Duela urte gehiegi, artean Garaikoetxea hautagai zelarik, pintada bat agertu zen errepide ondoko kartel erraldoi baten:

GUSURRE!!

Eta bai, infografia erabat nahasgarria da.

Bonus comment: To! Zaldieroa bizkaieraz! Hori dok eta!

Eli ha dit...

Grafikoa oso ondo dago, gure neuronei ez diegu atsedenik eman behar. Eguraldiaren mapan, esate baterako, Donostian ze tenperatura egiten duen jarri beharrean Habanako bandera ipiniko nuke eta alboan bi hirien arteko aldea. Hartara, -8ºC ikustean ez genduke esango "krixton hotza" baizik eta, "kontxo, gaur ere Habanan baino zortzi gradu gutxiago". Ta holan, buruari eragin ta eragin...