2009/12/20
2009/08/03
Bizifobia
Lizarratik Iruñera. Bizikletak estellesan sartu genituen (12 euro ordaindu genituen bi bizikletengatik, eserlekua 3 eurotan dago), eta, hala eta guztiz ere txoferrak "mmm....uste dut ez dagoela tokirik bizikletendako" esan zuen. Atea irekitzeko esan genion eta hara!! Hartzak "lekua"!! hemen gure bi bizikletak ageri dira eta espazioaren %70a bete gabe.
2009/07/01
GUZURRA!!
Basagoitik Euskal Herriko mapa guzurra politikoa eta geografikoa dela esan omen du eta ETBtik kanpo uztea ona dela. Gezurrekiko sentsibilitateak hainbat daude. Nirea ez da Basagoitirena bezain fina, nik guzur handiak besterik ez ditut ikusten ahal. Euskal Herriko mapa etzait guzurra iruditzen, kasu, oso guzur sotila baita.
Baina irudi hau bai GUZURRA IRUDITZEN JATA!! eta ETBn egunero-egunero sei bider edo jartzen dute dolar/euroaren kanbioa zertan den azaltzeko.
Bada.....hasteko Euro/euro....jartzen dute eta ez dolar/euro (EEBBtako banderari lotua: EURO!), eta euroaren bandera Britania Handikoa jartzen dute, kar kar kar, han libera daukate eta ez euroa!!.
Lopez, Basagoiti: politikoki eta administratiboki oker dauden irudiak aldatzeko ordua da!! zuzendu dezatela behingoz!
2009/06/10
2009/06/01
UPN/PSOE kultura: Del Baluarteko Plaza
Nafarroako bi alderdi hauek behin baino gehiagoetan esan dute: ez daudela elebitasunaren alde. Hitz gogorrak iruditzen zaizkit baina egia esan eufemismo bat dira. Egia berdaderoa euskararen kontra daudela da. Erabat (bueno ez beti: Folklorearen mailan gelditzen den bitartean onartzen dute).
Euskara gutxietsi eta desagertarazteko politika bat aurrera daramate. Eta hauxe da adibide bat. Kaleen izenak "elebiz".
2009/05/27
Steve Bellen artikulua
Zerutik eroria bezala ni nire zintei buruz kezkatua nenbilenean (noraino ausartu? non muga jarri? merezi du ausartzeak?) Gales-en The Guardian erosi eta nik miresten dudan komikiegileak artikulu bat idatzia zuen gai hauetaz. Hemen aurkituko duzue. Euskarazko itzulpena bidean da.
Zaldieroaren letratipoa
Interneteko zerbitzu bat ezagutu nuen lehengoan SUSTATUren bidez.Funtsean zure letrarekin tipografia berri bat sortzeko aukera ematen zizuten (10 euro ordainduta). Nire lanerako baliagarria delakoan zaldieroatipoa sortu nuen. Norbaitek erabili nahi badu hementxe du eskura. Ez dago oso ongi garatua baina graziosoa suertatzen da teklatuan pikatu eta zure letrarekin pantailan idaztea, eta zinten zuzenketak egiteko oso ongi dago.
2009/05/25
2009/05/17
LadeDios
2009/05/08
PULMONIA
2009/05/03
2009/04/26
2009/04/19
SERIO DEMONIO
Bloga berreskuratu nahiean SERIO DEMONIO marrazkiak bertara igotzea otu zait. Horrela behintzat astean behin marrazki bat jarriko dut sarean. Juan Kruz Lakastaren testua ordea...onlineki ez da inon argitaratzen.
(onlineki: modu onlinekoan paratua)
Poltron (a love story). Asko gustatzen zaidan pertsonaia da hau. Grafikoki puzkerrak botatzen dituela ematen du eta, kar kar kar, horrek grazia egiten dit!!
Aste honetan dexente ibili nahiz STEVE BELLen marrazkiak ikusten eta nik uste dut bere "izpiritua" agertzen dela Poltron pertsonaia honen zintetan. Edo zehatzago nahi baduzue: KOPIATU DUDALA.
(onlineki: modu onlinekoan paratua)
Poltron (a love story). Asko gustatzen zaidan pertsonaia da hau. Grafikoki puzkerrak botatzen dituela ematen du eta, kar kar kar, horrek grazia egiten dit!!
Aste honetan dexente ibili nahiz STEVE BELLen marrazkiak ikusten eta nik uste dut bere "izpiritua" agertzen dela Poltron pertsonaia honen zintetan. Edo zehatzago nahi baduzue: KOPIATU DUDALA.
Subscriure's a:
Missatges (Atom)