2008/09/11

Gezurrak


Gaurko BERRIAko webgunean ez da nire zinta atera, batek daki zer dela-eta, eta beraz hemen jartzea okurritu zait. Kontua da zinta hau gustoko dudala. Historiaren gezurrak gorrotatzen ditudan modu bertsuan. Kolorez jarri dut. "Balore gehitu" bat-edo izan dezan.

2008/09/05

Gora ilusioa!!!


Pasa den astean Txan Magoak gure kalean dagoen LA PORRA dendan egin zuen bere ikuskizuna. Hurbildu nintzenean ez nekien euskaraz edo gazteleraz egingo zuen eta sartzerakoan ikusi ahal nuen elebiz egiten ari zela. "Joe...zer rollo!!" pentsatu nuen. Dena den esan behar da magia egiten duen modu berean suertatu zela elebiz egitearena, hau da: naturala, sanoa eta xaloa. Gauza zailak modu errezean egiten ditu Txan Magoak. Ikuskizuna, beti bezala, oso polita eta atsegina izan zen.
Bukatzerakoan korrika etxera igo eta nire kartak hartuta dendara itzuli nintzen autografo baten eske. Hau da idatzi zidana, oso polita: Gora ilusioa !! Txan.