2007/12/27

Esperanto

"Gizon Jakintsua" mundu mundialean ezaguna egingo da !. Bai horixe !, jakin ezazue esperantora itzuli ditugula zinta batzuk eta Europako fanzine batean argitaratzen direla.
Honako hau Nabarra aldizkarirako koloreztatu dut. Nabarran Xabier Larraburu izenarekin artikuluak idazten ditut. Hurrengoan, noski, Esperantoa izango dut hizpide.

2007/12/23

18/98 +


Batzuetan umorea egitea zaila egiten zaigu, eta alde estetikora jotzen dugu. Salaketa mikatza da baina kolore politekin hornitua. Horrela atera zait igande honetako Berriako Serio Demonioan.

2007/12/17

Ilegorriaren emaztea


Ilegorriaren emaztea IGELAk argitaratutako liburu berria. Azala nik egin nuen, liburua ongi irakurri ondotik. Liburuak merezi du, benetan. Di-da batean irakurtzen da.

2007/12/15

Montxoren zinta



Tumatxa hi !!
BERRIAko marrazkilariak erotu dira eta nire liburua babesteko halako grina berezi bat sartu zaie. (Eta nik bihotzez eskertzen diet). Hau da Montxok atera zuen zinta.

Arranotxu








XABIROI aldizkarirako egindako pertsonaia da Arranotxu (Euskal Gerlari Mitikoa). Atzo bertan beste bi orrialde berri bidali nituen, beraz: hurrengo XABIROIA ez galdu !
(Irudietan sakatu ezkero orrialdeak irakurtzeko moduan agertuko dira.)

2007/12/11

Durangon


Larunbatan Durangon ibili ginen eta liburu batzuk sinatu nituen. Liburu bakoitzeko zinta baten orijinala banatzea otu zitzaidan eta hamar bat eraman nituen (hamar liburu ordu bakar batean kostata salduko nituela pentsatzen nuen), bada zintarik gabe bueltatu nintzen Iruñeara.
Egia esan polita da irakurleei liburuak marraztearena eta zintak banatzearena, baina oso ohitua ez nagoenez lotsa pixka bat ematen dit, eta, noski, hartzailea ere pixka bat lotsatzen denez bada....dena da lotsa !!. Delitu bat egiten ari bagina bezala jokatzen dugu ! Enfin: oso vascoak garela......
Oharra: argazkian PAMIELAren postuan nago (Bernardoren liburuak zanpatzen) eta ez ELKARren.

2007/12/07

Imanol / Lope de Vega

Atzo Euskadi Irratian Imanolen abesti polit bat jarri zuten. Nik Gayarre Antzokian entzun nion orain dela urte dexente. Oso abesti polita, eta letra zoragarria (amodioari buruzkoa, uste dut !).  Horrela dio:

Ir y quedarse y con quedar partirse,
partir sin alma e ir con alma ajena,
oír la dulce voz de una sirena
y no poder del árbol desasirse,

arder como la vela y consumirse,
haciendo torres sobre la tierna arena,
caer de un cielo y ser demonio en pena,
y de serlo jamás arrepentirse;

Hablar entre las mudas soledades,
pedir prestada sobre la fe paciencia,
y lo que es temporal llamar eterno;

Creer sospechas y negar verdades
es lo que llaman en el mundo ausencia,
fuego en el alma y en la vida infierno.

Lope de Vega

Manel Fontdevila


Manel Fontdevila "El Jueves"ko epaitutako marrazkilaria da. Marrazkilari aparta.
Orain PUBLICO egunkarian dabil, eta blog bat du.
Gaurkoan zinta hau argitaratu du. Ikusi orduko nire zinta batekin oroitu naiz.Badute "antza" ezta? antzeko-parezidoak dira bai. Nirea, eskerrak, zaharragoa da. Bestela baten batek "kopionika" bat naizela esango zuen. Kasu!: nik ez dut esan nahi Manelek niri "kopiatu" didanik. Horrelakoak gertatzen dira, eta kitto. Normala da, elementu komun batzuekin ari gara lanean eta irudiak eta kontzeptuak berdin berdinak izan daitezke.

2007/12/05

Olariagaren zinta



Olariaga eta Montxoren zintei begirada bat botatzen hasten dut nik eguna. Eta gaurkoan hara, zer zinta "tumatxa" egin duen Olariagak. Ordainezinezko Publizitatea !
Xaxa eta guzti marraztu du. Kar kar kar !
Mila esker Maixu !

Oharra: Olariagaren erakusketa duzue eskura Durangoko Azokan !

2007/12/04

Aizkorakada



Los desastres de la Guerra (azken atentatuaren harira).
Goyaren lan ikaragarri hortatik ateratako irudia. Goya progresista zen eta Frantseszalea. Baina frantsesek "arrazoia" gerraren bidez inposatzen zuten. Herritarren erantzun bortitza ere pairatu behar izan zuten. Gerra hartan Goyak denetarik ikusi zuen. Eta, batzuk eta besteekin gogaitua 82 grabatu hauek marraztu zituen.

Aurrera Bolie!


La Pelota Basqua bere lehen bertsioan. Txuri/beltza. Grisarik gabe. Dramatikoa.