2007/12/11

Durangon


Larunbatan Durangon ibili ginen eta liburu batzuk sinatu nituen. Liburu bakoitzeko zinta baten orijinala banatzea otu zitzaidan eta hamar bat eraman nituen (hamar liburu ordu bakar batean kostata salduko nituela pentsatzen nuen), bada zintarik gabe bueltatu nintzen Iruñeara.
Egia esan polita da irakurleei liburuak marraztearena eta zintak banatzearena, baina oso ohitua ez nagoenez lotsa pixka bat ematen dit, eta, noski, hartzailea ere pixka bat lotsatzen denez bada....dena da lotsa !!. Delitu bat egiten ari bagina bezala jokatzen dugu ! Enfin: oso vascoak garela......
Oharra: argazkian PAMIELAren postuan nago (Bernardoren liburuak zanpatzen) eta ez ELKARren.