2008/08/27

Gyrrwch yn ofalus


Galesen ibili gara bizikleta txango luze bat egiten. Han kartel ofizial guztiak elebiz daude, eta gehienetan aurretik Galeseraz daude idatziak. Irakurria nuen Galesera gehienbat iparraldean egiten zela, Nafarroan bezala, baina ez nuen espero, Nafarroan ez bezala, galesera leku guztietan aurkitzea. Gu hegoaldetik ibili ginen, Galeseko Tuteran, eta Galeseko Tuteran bertako hizkuntza zaintzen dute, hemen ez bezala.

Kolorez



Bai ba..kolorez atera dira zinta batzuk azken egunetan. Eta egia esan eskertzen da. Aldea nabarmentzeko horra kolorez egindako zinta bat, txuri beltzean argitaratua.

2008/06/23

Zorionak BERRIA


BERRIAk bost urte bete ditu....eta nire pertsonaia askok ere berarekin batera bost urte bete dituzte. Aunitz urtez !!

Oharra: Uztailean oporrak hartuko ditut eta ez dut eguneroko zintarik egingo.

2008/06/19

imac-a argazkilaria


Nire imac-ak argazki hau atera zidan lehengoan (kamara probatzen). Talibana ELKAR argitaletxeak inprimatu zuen Durangoko azokarako eta gero niri oparitu, bi metro ditu eta ikusgarria da.
Oharra: atzean ikusten diren "gantxillozko bisilloak" amaren eskulan bat dira (kriston lana ematen duten horietakoak).

2008/03/04

ZUTABE


ZUTABE honetan badago zer irakurria, oso mamitsua da !!
(Argazkia adiskide batek bidali dit, Bilbon aterata. Mila esker.)

2008/02/20

Nafarroa Kapitaina


Nafarroa Kapitaina eta Petilla Komandanteordea.
Iazko ihauterietan ateratako argazkia, Tolosan.
Oharra: Petillak antza handia du!!

EGUNKARIA, EGUNERO, BERRIA


Egunkariaren eta bere langileen omenez zer edo zer jarri behar nuela...eta nire artxiboa errepasatzen hau aurkitu dut.
Egunkaria itxi eta EGUNERO atera zen hurrengo egunean. EGUNERO hartan zinta batzuk marraztu nituen eta hau da haietako bat. Bertan sortzear zen BERRIA egunkariaren izena "kritikatu" eta beste bat proposatzen nuen, logotipoa eta guzti, oso izen ona:
EUSKALDUNON EGUNEROKO OGIA
Bistan da atzera bota zidatela.