De Rerum Natura
Zaldieroaren bloga. Hitzen (eta marrazkien) saltzailea
2013/05/13
2013/03/24
2013/02/25
#EGA ren zinta. Kritika eta kontrakritika
Atzo (otsailak 24) #EGA ri buruzko zinta bat marraztu nuen. #EGA ri buruz diot, traola barne, zeren Twitter en segitu nuen traola eta bertan zenbat gaztelera egiten zen harritu ninduen.
Bada mezu bat jaso dut minduta azaltzen den irakurle batengandik eta "EGA gainditzeko ahalegin ikaragarria egiten ari direnekin txantxa gutxi, mesedez" idatzi du.
Nire erantzuna hau izan da:
"Atzoko zintan marraztu nuena ez zen txantxa bat.
Zintan errealitate gordin bat besterik ez nuen islatu, hau da: EGA egiteko adina
euskararen ezagutza duten askok eta askok erabilpenean huts egiten dutela.
Ezagutu bai, erabili ez.
Hau da errealitate gordin bat eta, kasu, zintan ez diet leporatzen errua beraiena denik ere.
Horren inguruan soziolinguistikak oso ongi azaltzen du erabilpenean zergatik gabiltzan hain motz
eta zuzenean instituzioen hutsa dela azaltzen du.
Zintan agertzen den "jarrera" hori, twitter en bertan larunbatean EGA azterketa egin zutenen iruzkinetatik atera dut. Bertan %70 batek-edo gazteleraz idatzi zituen iruzkinak. Hau datu bat da, ez da txantxa bat.
Adibide batzuk:
-Miierda de #EGA , dudoo muccho ke haya suuerte..!
-Me pregunto que tal les habrá salido el #EGA a @XXXX @XXXX y a @XXXX
-Con @XXXX y @XXXX en el tren de camino a casa despues de una larga mañana haciendo el #EGA -#EGA hecho @XXXX
-Me pregunto que tal le habra salido el #EGA a @XXXXX ?? :)
-La hora mas corta de mi vida la del examenn #EGA
-Acabao el #EGA ahora a dormir y a la tarde fiesta en @XXXXX
-el jueves se sabra ketal el #EGA
-La próxima vez que suban el nivel un poco, porfavor #EGA
-........
Ni ere minduta nago, ez noski errealitatea islatzen duten marrazkitxoekin, ni minduta nago
Euskal Herriko instituzio guztiekin Hezkuntzatik hasita EITBraino, ardurak hortxe daude-eta"
2012/08/24
Etxauriko kartela
Ahaztua nuen aspaldian egin nuen "enkargu" hau: Etxauriko sarrerarako kartel bat diseinatzeko eskatu zidan adiskide batek, transgenikoen kontra.
Aipatu behar da Etxauriko gereziondoek fama dutela, noski, hortik gerezien ukitua.
Aipatu behar da Etxauriko gereziondoek fama dutela, noski, hortik gerezien ukitua.
2012/08/13
@josunestilist Heraldika
2012/08/03
2012/08/01
Urte Berri On!!
Abuztuarekin hasten da Urte Berri bat. Oporretatik bueltan beste kurtso bati hasiera ematen diogu DE RERUM NATURAn BERRIAN. (Ai! zenbat zinta eta zenbat gai jorratu beharrekoak! Ai!)
Subscriure's a:
Missatges (Atom)