2012/08/24

Etxauriko kartela

Ahaztua nuen aspaldian egin nuen "enkargu" hau: Etxauriko sarrerarako kartel bat diseinatzeko eskatu zidan adiskide batek, transgenikoen kontra.
Aipatu behar da Etxauriko gereziondoek fama dutela, noski, hortik gerezien ukitua.

2012/08/13

@josunestilist Heraldika

Twiter-Herriko biztanle baten ezkutu nobiliarioa marraztu dut gaur goizean, espero dut gustukoa izatea.

2012/08/03

Fiesta Nacional Vasca

Ivan Fandiño Azpeitian. Begira zer lauburu politak jantzian. (Argazkia EL PAISen atera zuten atzo)

2012/08/01

Urte Berri On!!


Abuztuarekin hasten da Urte Berri bat. Oporretatik bueltan beste kurtso bati hasiera ematen diogu DE RERUM NATURAn BERRIAN. (Ai! zenbat zinta eta zenbat gai jorratu beharrekoak! Ai!)

2012/04/14

LOTSAMANGARRIA


Hau da Españaren metafora on bat eta beste guztia da propaganda merkea
España hau da: Señorito españolak jendeari lapurtutako dirua luxuzko txorrada ezin garestiagoetan gastatzen, eta berdin zait elefantea den edo AHTa den, edo tartean dauden milaka huskeri lotsamangarriak.

2012/03/01

Patxi Lopez "History of the World" aldizkari famatuan

Gaur jaso dut etxean "History of the World" aldizkari famatua eta, hara non, País Vasco-ari buruzko artikulu luze batean Patxi Lopez- en argazki bat ageri zen. Eta nire golkorako pentsatu dut- "zer pasada, ipod-ik gabe Napoleonekin antza handiagoa du!".

2012/01/13

Twitter bertsioa


Atzo zinta egiterakoan horrela marraztu nuen, "WTF" handi batekin. Gero pentsatu nuen jende askok eta askok ez dutela ulertuko "WTF" hori eta kentzea erabaki nuen. Dena den hemen uzten dut "Twitter" bertsioa izan daitekeelako ere.