2011/05/23

Hemen dira txorizoak!!!

 
Ez dago ogirik hainbeste txorizoentzat!!

2011/05/22

0 kilometroa "tuneatua"



Madrileko Puerta del Sol-en plaka famatu bat dago: 0 kilometroarena, eta akanpadakoek "tuneatu" dute, oso modu txukunean "tuneatu" ere!. XD

Gianni Rodari


Gianni Rodariren liburu polit hau etxeko komunean daukagu, eta berari esker komunetik ateratzen naizen bakoitzean jakintsuagoa naiz. Beraz kakagurea sartzen zaidanean jakin badakit zer edo zer berria ikasiko dudala eta poz pozik noa komunera. Ez badidazue sinesten, erosi ezazue eta egin proba. (A! eta umeak badituzue liburu hau de-rri-go-rrez-koa da)

Gaur liburu horretan irakurri dudan ikasgai batekin egin dut zinta (sakatu handiagoa ikusteko):