2011/03/30

Katedratiko espainolak

Fukushimakoa ez da hainbesterako!! 
(ORTZADAR gehigarrirako egindako marrazkia)

2011/03/29

MAHAIGAIN txukuna


Ordenagailuan mila ostiya, mila aplikazio txiki deskargatu, probatu, eta gero ahaztu egiten ditut. Gutxitan aurkitzen ditut benetan erabilgarriak diren gauzak, egunerokoan benetan laguntzen duten aplikazio edo plug-in horiek.
Baina oraingo honetan bai, eta grazia egiten dit, mahaigaina txukun antolatzeko ikono txatxu batzuk deskargatu nituen eta funtzionatu du!. Hilabete oso bat pasatu dut mahaigaina deskontrolatu gabe!!. Kontua da IKEAk bere armairu baten argazkia eta ikono batzuk eskeintzen dituela zure mahaigaina  "garbia" egoteko eta aizue, nire ordenagailuaren errepublika orain antolatuagoa dago.

(Argazkian agertzen den "pomodoro" aplikazioa atzo deskargatu nuen, lan-denbora kontrolatzeko da, ez dakit nirekin funtzionatuko ote duen, baina nire armairu txuriaren gainean oso ongi ematen du!!)

-----

Mahaigainaren argazkia jartzea CALPURNIOren mahaigaina ikustean okurritu zitzaidan:


Nire mahaigaina horrela zegoen lehenago!!! igual iguala!!