2010/10/25

IBON, IMANOL, ARINA, EGOI TA POTI

Iruzkin berri bat idatzi zuten atzo nire etxe aurreko paretaren blog-ean.
Esan gabe doa zerbitzariak segituan borratu zuela.

2010/10/20

Errepresioa (pesimismotik)


Lehengoan txapa hau aurkitu nuen tiradera batean. "Hamar urtetako errepresioa 1977-1987. Aski da!". Bistan da ez zutela "aski" izan.
Errepresioa (gordina, antidemokratikoa, bortitza) ez da etengo.
Hasi prestatzen "1977-2017. 40 urtetako errepresioa. Aski da!" txapa.

2010/10/04

Long time ago...


Etxeko kajoiak garbitzen argazki hau aurkitu dut. Batek daki noiz baina nire burua ezabatzen hasi omen nintzen eta gero horrela bukatu zuen argazkiak.
Argazkia kuriosoa da zeren Euskalerria Irratiko egoitzaren obra da, garai haietan...long time ago...