2010/03/03

Joxemiel Bidador

Halako batean hutsune handia sentitu dugu gure inguru maitatuenean. Norbaiti buruz behin irakurri nuen idatzi zutela: "Berarekin egotea oporretan egotea bezalakoxea zen". Eta horrela zen Joxemiel maitearekin. Gure errealitate askotan ozpindu eta sufrituan berak egiten zuen dena eramangarriago eta gozagarriagoa. Besarkada handi bat hutsune mingarri honi aurre egin beharko dioten guztiei.