2009/07/01

GUZURRA!!


Basagoitik Euskal Herriko mapa guzurra politikoa eta geografikoa dela esan omen du eta ETBtik kanpo uztea ona dela. Gezurrekiko sentsibilitateak hainbat daude. Nirea ez da Basagoitirena bezain fina, nik guzur handiak besterik ez ditut ikusten ahal. Euskal Herriko mapa etzait guzurra iruditzen, kasu, oso guzur sotila baita.
Baina irudi hau bai GUZURRA IRUDITZEN JATA!! eta ETBn egunero-egunero sei bider edo jartzen dute dolar/euroaren kanbioa zertan den azaltzeko.
Bada.....hasteko Euro/euro....jartzen dute eta ez dolar/euro (EEBBtako banderari lotua: EURO!), eta euroaren bandera Britania Handikoa jartzen dute, kar kar kar, han libera daukate eta ez euroa!!.
Lopez, Basagoiti: politikoki eta administratiboki oker dauden irudiak aldatzeko ordua da!! zuzendu dezatela behingoz!