2009/05/27

Steve Bellen artikulua


Zerutik eroria bezala ni nire zintei buruz kezkatua nenbilenean (noraino ausartu? non muga jarri? merezi du ausartzeak?) Gales-en The Guardian erosi eta nik miresten dudan komikiegileak artikulu bat idatzia zuen gai hauetaz. Hemen aurkituko duzue. Euskarazko itzulpena bidean da.

Zaldieroaren letratipoa

Interneteko zerbitzu bat ezagutu nuen lehengoan SUSTATUren bidez.Funtsean zure letrarekin tipografia berri bat sortzeko aukera ematen zizuten (10 euro ordainduta). Nire lanerako baliagarria delakoan zaldieroatipoa sortu nuen. Norbaitek erabili nahi badu hementxe du eskura. Ez dago oso ongi garatua baina graziosoa suertatzen da teklatuan pikatu eta zure letrarekin pantailan idaztea, eta zinten zuzenketak egiteko oso ongi dago.

2009/05/25

Greba Orokorra

Antes que tribal persons somos citizens


Aizu! aldizkarian argitaratu nuen. "Etorkizun posible bat" idatzi nuen, baina etorkizuna gaur da.

2009/05/17

LadeDios


Futbola, futbola, futbola. A! eta Benedikto ere aipatzen zuten teleberrin. Beraz hibrido bat sortzea otu zitzaigun.

2009/05/08

PULMONIA

Medikua euskalduna dut, eta zaharra. Berak ez du "Neumonia" hitza erabiltzen, berak beti erabili du "Pulmonia". Esan behar da fonendoarekin entzun eta kokatu zuela pulmonia, gero plakan ikusi genuen, baietz, arrazoia zuela.