2009/04/19

SERIO DEMONIO

Bloga berreskuratu nahiean SERIO DEMONIO marrazkiak bertara igotzea otu zait. Horrela behintzat astean behin marrazki bat jarriko dut sarean. Juan Kruz Lakastaren testua ordea...onlineki ez da inon argitaratzen.
(onlineki: modu onlinekoan paratua)
Poltron (a love story). Asko gustatzen zaidan pertsonaia da hau. Grafikoki puzkerrak botatzen dituela ematen du eta, kar kar kar, horrek grazia egiten dit!!
Aste honetan dexente ibili nahiz STEVE BELLen marrazkiak ikusten eta nik uste dut bere "izpiritua" agertzen dela Poltron pertsonaia honen zintetan. Edo zehatzago nahi baduzue: KOPIATU DUDALA.